Ficha técnica
ARIAN euskara bere kasa ikasi nahi duten ikasleengan pentsatuta argitaratu da, nahiz eta euskaltegietan zein irakaskuntza arautuan (goi-mailetako B eta A ereduetan) euskara ikasteko eta irakasteko material baliagarria izan daitekeen. Bere baitan hartzen ditu hasieratik EGArainoko maila guztiak (A1, A2, B1, B2 eta C1). ARIANek HABEren Helduen Euskalduntzeko Oinarrizko Curriculumak (2015) eta Ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako erreferentzia markoak (2001) proposatzen dituzten planteamendu komunikatiboa eta ekintza-ikuspegia hartu ditu oinarritzat. ARIANen hizkuntzaren bi alderdiak lantzen dira, komunikazioari dagokiona eta hizkuntzaren alderdi formalari dagokiona, euskara-ikaslea alderdi bietan treba dadin.ARIAN B2 mailan arreta berezia jartzen da ikasleak atazak burutzeko garatu behar dituen komunikazio- eta ikaskuntza-estrategietan, autonomoagoa izatera eta bere ikas-prozesuaren ardura hartzera bideratzen dutenak. ARIAN euskara ikasteko metodoak euskarri hauek ditu:Ikaslearen Liburua + CDa + erantzunak eta transkripzioak Lan-koadernoa + erantzunakMaterial osagarria: Irakurgai mailakatuak + Audio-liburuak + ariketak eta erantzunak
PUBLICACIONES SIMILARES: Read books download Italian Naval Camouflage of World War II ePub RTF (English literature) by Marco Ghiglino 9781526735393 read book, Google book downloader free online Saving Everest here, Online books to download for free We Love Anderson Cooper English version CHM RTF iBook site,